Skip to main content

Azaroko Auzolana ate-joka

Azaroaren 14an egingo dugu ikasturteko lehena

Irudia
Asteburuko auzolan

Ikasturtea hasita, neguko ordutegia berriki abian jarrita, ikastolako berogailua piztuta… Dena martxan dago 2026/2027 ikasturtean. Eta, nola ez, hori guztia martxan, Armentia Ikastolako AUZOLANA, gure komunitatearen eguna.

Ongi dakizuen bezala, Auzolana komunitate osoari irekitako eguna da. Margotzeko, ubideak garbitzeko, bonbilak aldatzeko eta ikastolak behar dituen beste hainbat lan egiteko aukera izango dugu. Izan ere, bakoitzak bere ekarpena egin dezake, handia zein txikia izan, eta guztion laguntza da baliotsua.

Auzolana ez da, ordea, lanak egiteko egun bat soilik. Gure ikastolaren izaera eta balioak partekatzeko eta bizitzeko aukera ere bada. Egun horretan, langileok eta familiok elkarlanean aritzen gara, helburu komun batekin: Armentia Ikastola zaintzea eta hobetzea. Elkarrekin lan eginez, komunitatearen parte garela sentitzeko eta ikastolarekiko dugun atxikimendua indartzeko aukera paregabea dugu. Eta, bide batez, gure ikasleei ere eredu ederra eskaintzen diegu, lankidetzaren, konpromisoaren eta auzolanaren balioa eguneroko ekintzen bidez erakutsiz. Gainera, lanaren tartean, hamaiketakoa egiteko eta solasaldi atsegin bat partekatzeko aukera ere izango dugu. Gainera, seme-alabekin etorri nahi duzuenontzat, zaintza-zerbitzua eskainiko dugu.

Animatu, beraz, Auzolanean parte hartzera! Denon artean egiten dugulako ikastola, eta denon ekarpenarekin egiten dugulako komunitatea.

Bete ezazu honako GALDETEGIA, ahalik eta plangintza egokiena egiteko. 9:00etatik 13:00etara egongo gara, eta, nola ez, goizerdian hamaiketakoa!

Azken albisteak

Berandu baina garaiz, hortxe dituzue XX. Kross BTT martxaren irudiak.TXIKI 1 - HH
2013an izan zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zu
Altxa Burua teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duen guraso taldea da, eta lau helburuk batzen ditu bertako gurasoak: