Biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko ekarpena egin dute ikastolek
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia amaitu berritan aurkeztu dute BIHAR, Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA.
Oinarri horiek hiru bloketan banatzen dira:
- Oinarrizko printzipioak: unibertsala; euskara eta euskal kultura ardatz dituena; Euskal Curriculumetik eraikia eta Euskal Herria bere osotasunean landuko duena.
- Hezkuntzak landu beharreko baloreak: hezkidetzan oinarritua; laikotasunean heziko duena; ikasleak bere egiten dituen ezaugarrietatik pentsatua, eta inklusiboa.
- Hezkuntzaren antolaketa: gobernantza demokratikotik antolatua; ikastetxeei autonomia aitortuko diena, eta publiko-herritar eredutik sortua.
Beronen aurkezpenarekin ikastolek hasiera eman diote Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza lege bati begirako beren proposamenaren zabalkundeari eta lanketari.
