Komunikazio Taldearen bilera, irailaren 29an

Martxan jarriko dugu berriz ere Komunikazio Taldea aurten, eta parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Horretarako, bilera antolatu dugu datorren ostegunean, arratsaldean.

Ikasturtearekin batera, Komunikazio Taldea berriro martxan jarriko dugula jakinarazten dizuegu. Lantalde honek familiei, eta komunitateari orokorrean, Armentia ikastolak zer eta nola komunikatu behar duen aztertzea eta proposatzea du helburu.

Hori dela eta, bilera antolatu dugu datorren asterako, eta parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

  • Data: irailak 29, osteguna
  • Ordua: 15:00
  • Lekua: Kukuteka