Skip to main content

Mugiltze-eredua indartu

Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kusäalen

Irudia
JARDUN PEDAGO ARMENTIA

Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoetan. Herri erronka berriak ditugu eskuartean, eta elkarrekin hausnartzeko topagune izan zirena.

Euskalduntzearen inguruko eztabaida hezkuntzaren esparrura iritsi da eta horrek agerian utzi du euskal hezkuntzak bat eginda aurrera urratsak egiteko premia. Murgiltze eredua defendatu ez ezik, birpentsatu eta indartzeko bideak esploratu ere egin genituen jardunaldietan; baita euskarak herri kohesiorako elementu izaten jarrai dezan garatu beharreko estrategia eta baliabide berriak ere, errealitate soziolinguistikoa aldatzen ari den honetan.

Orain arte egindako bidearen indargune eta ahulguneei erreparatu, gaur egun esku artean ditugun erronkak aletu eta, erronka horien baitako estrategiak mahaigaineratzeko eta horien lurreratze pedagogikoa aztertzeko abagunea eskaini ziguten aurtengo jardunaldiek. Euskal Herriko eta nazioarteko erreferente, aditu eta arituen eskutik egin genuen bidea.

Orain, bertan jasotako guztia berraztertu, eta Armentia ikastolako HIZPRO-Hizkuntza Proiektuarekin nola uztartu, nola josi izango dugu helburu nagusi.

Azken albisteak

Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.