Skip to main content

Konpromisoa hartzeko azken eguna

Gaur amaituko da konpromisoa hartzeko galdetegia betetzeko aukera

Irudia
altxaburua

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.

Horretarako, familiei konpromiso hori hartzeko gonbita egiten zaie, galdetegi bat betez. Ekimenaren helburua da familiek elkarrekin erabakitzea eta adostea lehen mugikorraren erabilera atzeratzea, haurren garapenari, ongizateari eta harreman sozialei mesede egiteko.

Gaur izango da konpromisoa hartzeko galdetegia betetzeko azken eguna. Hortaz GALDETEGIA betetzeko deia egin nahi dizuegu.

Haurren ongizatea eta garapen osasuntsua guztion ardura dira!

Azken albisteak

Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.