Skip to main content

Baliabide berri bat zubigintzari heltzeko

Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.

Irudia
aiaraldea

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua bidez

Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Eskualdean abiatutakoa herrialdean zabaltzeko irrika azaldu zuten hainbat eragilek.

Instituzioetako ordezkariak, hezkuntza komunitateko eragileak, sindikatu, euskara teknikari, euskalgintza, irakasleak, gurasoak, euskaraz mintzo diren arabiarrak, amazigak, arabiera ikasi duten euskaldunak, venezuelarrak, irlandar, ginear… Publiko zabal eta anitz baten aurrean aurkeztu zen Euskara Zubi metodologia eta bide-orria Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Arabako Foru Aldundia eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak elkarrekin deitutako ekitaldian Euskara Arabiera Amazigera hiztegiaren Arabako aurkezpena egin zen.

Ekitaldian euskara alorreko ordezkaritza zabala izan zen. Tartean, instituzioei dagokienez, Arabako Ikastolen buru Unai Mendizabal, Gasteizko Ramon Bajo ikastetxeko Alaitz Silbeti irakaslea eta gure ikastolako guraso talde bat.

Euskara Zubi

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak beste kultura eta hizkuntzetako jendartea deritzon alorra lantzen dihardu azken urteotan, bere Plan Estrategikoaren baitan: Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa, Euskara Arabiera Amazigera poltsiko hiztegia  eta Aiaraldeko eta Arabako aurkezpenak, Euskara Errumaniera Errusiera poltsiko hiztegiaeta aurkezpena, bideo-kapituluak… Egindako bidean bildutako esperientziekin bide-orria eta metodologia ondu eta argitara ematen du euskalgintzak, “eskualdean egindako bidea, herrialdean zabaldu daitekeelakoan”.

EUSKARA-ZUBI-MET.-BIDE-ORRIA.pdf
EUSKARA-ZUBI-METODOLOGIA.pdf