Bigarren mailako ikasleek naturaren behaketa eta udazkenean ematen diren aldaketak aztertu dituzte Olarizuko parkean
Gure bigarren mailako ikasleak Olarizuko parkera joan ziren pasa den ostiralean. Bigarren gaian landutako hainbat aspektu tokian bertan bizitzeko aukera izan zuten.
Naturaren behaketa egin eta udazkenean ematen diren aldaketak aztertu zituzten, baita parkean bertan dauden animaliak ikusi ere.
Naturarekiko jokabide egokiak eta desegokiak lantzeko primerako aukera izan zuten, eta eguzkirik ez izan arren, beste giro batean ikasteko aukera paregabea izan zen.
