Ariznabarrako horma-irudiaren margoketan parte hartuko Armentia ikastolak azaroaren 27an
Gure ikastolari azaroaren 27an, goizez, dagokio Ariznabarra auzoan egiten ari diren horma-irudi komunitarioaren margoketan parte hartzea, Hogar San José eta beste hainbat bizilagunekin batera.
Maitane Unanue plastikako irakaslearen eta honek lotutako DBHko ikasle batzuen ekarpenetan oinarritzen da proposamena. Ideiak amankomunean jarri zituzten eta antzerako lanetan diharduen profesional batekin aritu dira horma-irudiari edukia eta forma ematen.
