Haur Hezkuntzako gurasoekin bilera erronda.
Bileron helburua egokitzapenaren inguruko hausnarketa sakona egitea eta informazioa elkartrukatzea da, gurasoen zalantzak, hobetzeko proposamenak eta beste edozein ekarpen jasotzeko.
Aldi berean, kurtsoan zehar aurrera eramango diren dinamikak azaldu eta gurasoek izan ditzaketen kezkak ere argituko ditugu.
Lehen bilera aste honetan, asteartean egin genuen 2 urtekoen gelekin.
Bigarrena Azaroaren 9an egingo da, urte bakarreko gelekin.
Bilerara etorri aurretik, gurasoek galdetegi bat betetzen dute egokitzapenaren inguruko euren balorazio edota sentipenekin. Irakasleek ere, euren aldetik, urtero egokitzapenaren inguruko hausnarketa saioak egiten dituzte, kurtsoko dinamika egokia izan dadin, berebiziko garrantzia baitauka.
