Skip to main content

Altxa Burua: urteroko konpromisoak

DBH 1 amaitu arte gutxienez mugikorra ez emateko konpromisoen galdetegia partekatzen dizuegu.

Irudia
altxaburua

Aurreko ikasturteko dinamikari jarraituz, urteroko konpromisoen galdetegia partekatzen dizuegu. Gogoratu horien helburua honako hau dela: oraindik mugikorrik ez duten seme-alaben eta entregatzeko adina atzeratu nahi genukeen familien asmoa bateratzea, talde gisa gure erabakia errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

 

Hortaz, ondorengo galdetegi anonimoaren bidez, zuen konpromisoa berriro zehaztu nahiko genuke, eta bide honetan talde gisa jarraitzen dugula sentitu, DBH 1 AMAITU ARTE GUTXIENEZ smartphonea ez emateko.

 

LH1-5 konpromisoen esteka

 

LH6-DBH1 konpromisoen esteka

 

Interesa izanez gero, galdetegia betetzeko azken eguna abenduaren 8a izango da.

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.