Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazio saioa Urriaren 25ean.
Urriaren 25ean, astelehena, Haizea Galarraga Arrizabalagak "Irakurtzen jakin gabe irakurtzen" formakuntza saioa eskainiko die Haur Hezkuntzako hezitzaileei (HH1 eta HH2).
Haizea Galarraga Arrizabalaga, EHUko irakasle eta Haur eta Gazte Literaturan doktorea da, Armentiako guraso izateaz gainera.
Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira formakuntza saioan.
-Literaturaren funtzioaz eta haurraren garapenean daukan garrantziaz hausnartzea.
Literatuta gelaratzeko dauden modu ezberdinak ezagutzea
-Gelan literatura-txokoa edo ipuin-txokoa eta ahozko literaturaren garrantzia etapa honetan.
-Album ilustratuen ezaugarriak.
Eta, honez gain, ikasgelan literatura dinamizatzeko ideiak ere landuko dira, jarduera, jolas eta material ezberdinak ezagutuz.
