Elkartasunak betetako poltsa
Ikastolok jarritako dirutik 800.000 € banatu ditugu zailtasunak dituzten Ikastolen artean.
Guztira, 10 proiektuk jaso dute gure elkartasuna. Armentia Ikastola parte den Elkartasun Ikastolak kooperatibaren Batzar Nagusia egin zen Irunen otsailaren 25ean eta bertan aurkeztu zen ekinaldi honetan bildutako diru-kopurua.
Erdia baino gehiago euskara ofiziala ez den eremuetan dauden ikastolei bideratuko zaie. Araban, 3 Ikastolek jaso dute laguntza: Argantzon, Bastida eta Assa Ikastolek. Ikastolok egiten dugun ekitaldi esanguratsuenetakoa da hau eta gure izaera agerian jartzen duena.
