Euskaraldian parte hartzeko izenematea zabaldu da
Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa izango du aurten egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioak.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Izenematea zabalik dago jada https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean.
Armentia Ikastolak ahalegin guztiak egingo ditu bere agente guztiak (ikasleak-irakasleak eta familiak) parte aktibo izan daitezen ariketa sozial honetan. Une honetan Gasteizko arduradunekin elkarlanean aztertzen ari gara Ikastolan zein ekimen egin eta planifikatzeko. Datorren asteetan izango duzue honen berri.