Bueltan dugu Araba Euskaraz!

Bi aste besterik ez dira geratzen jai erraldoirako, eta denon laguntza behar dugu!

Bi aste barru, ekainaren 11n, hain zuzen ere, elkartuko gara, Olarizun, Arabako Ikastolen jaia ospatzeko. Denbora oso gutxi geratzen da, eta beste behin ere denon laguntza behar dugu Araba Euskaraz egun zoragarria bihurtu dadin. 

Izan ere, aurten, jaiaren aldez aurreko prestaketa lanak egokitu zaizkigu, Araba Euskarazen aurreko egunetan zehar banatuta. Prestaketa lanetan edo Araba Euskaraz egunean bertan parte hartzeko prest bazaude, bete hurrengo galdetegia ekainaren 3a baino lehen: https://forms.gle/z3HEt9L6u13CkXN9A 

Animatu zaitezte, denon laguntza behar dugu eta!!!! 

Mila esker!