Elkarrekin, Araba Euskaraz -EKIN!
Ttek! talde gasteiztarra izan da aurtengo abestiaren egilea. Aurkezpena egingo dute gure hirian ostiralean.
2012an sortutako Gasteizko elektrotxaranga da Ttek!. Azken hamarkadan zehar Euskal Herriko kaleak girotu dituzte, eta aurten, Araba Euskarazeko abestia sortzeaz arduratu dira.
Ostiralean izango da aurkezpena, hilaren 21ean, 19:30etatik aurrera, Gasteizko erdialdean.
Animatu eta zatoz Elkar-EKIN kalejirara!
