Badatoz inauteriak!

Otsailaren 17an ospatuko ditugu; HH eta LHko ikasleek egun osoko egitaraua izango dute, eta, arratsaldean, Armentxok antolatuta, inauterien festa izango dugu.

Datorren ostiralean, hilaren 17an, inauteriak ospatuko ditugu ikastolan. Bai HH bai LHko mailek egitaraua prestatu dute egun horretarak. HH gelakoek merendola, disko-festa eta dantzak egingo dituzte. LHko ikasleek, bestalde, barruko ekitaldia ospatuko dute; goizean dantza egingo dute aretoan, eta arratsaldean, haiek prestatutako barraketan jolastuko dira. Hauek izango dira erabiliko dituzten mozorroak:

  • LH1: Argitxo
  • LH2: Bakeroak
  • LH3: Lehen gizakiak
  • LH4: Zipoteroak
  • LH5: Artistak
  • LH6: Herrialde/Kultura ezberdinak

Arratsaldean, inauterien festa

Horrez gain, Armentxo Guraso Elkarteak jaialdia antolatu du egun horretan bertan. Arratsaldeko 17:00etan hasita, DJ Kaktusek girotuko du patioa bere musikarekin. Eguraldi txarra izanez gero, Txantxalekun elkartuko gara.