Larramendi ikastolako ikasleekin egin dute topaketa DBH1ekoek, Orozkon
Euskara ikasgaian mezuak elkarri bidali diote, eta elkar ezagutzeko aukera izan dute.
DBH1eko ikasleak Euskara ikasgaian Mungiako Larramendi Ikastolako ikasleekin mezuak elkarri bidaltzen aritu dira. Bakoitzak bere kidea du, eta abenduaren 12an Orozkon elkartu ziren, erdibidean. Bertan elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta jolasak egin zituzten horretarako. Bazkalondoren, bueltan etorri ziren Gasteizera.
