Ikastolen Elkarteak eskualdeko bilerak antolatu ditu, Hezkuntza Lege berriaren harira
Hezkuntza Lege berriaren aurreproiektuak zalantza asko sortu ditu hezkuntza komunitatean, eta bereziki ikastolen artean. Horren inguruan aritzeko eskualdeko bilerak egingo ditu Ikastolen Elkarteak.
Datorren asteartean, azaroak 15, arratsaldeko 18:30ean Ikastolen Elkarteko ordezkariak izango ditugu Ikastolan Hezkuntza-Legearen inguruko irakurketa egiten eta gure kezkak eta proposamenak jasotzen. Ikastolako aretoan elkartuko gara.
Saio interesgarria izango da.
Zatoz!
