Jantoki eguna familia osoarentzat
Aurreko ostiralean gure HH 4ko eta 5eko ikasleek beraien gurasoak gonbidatu zituzten bazkaltzera Ikastolako jantokira.
Aurreko ostiralean gure HH 4ko eta 5eko ikasleek beraien gurasoak gonbidatu zituzten bazkaltzera Ikastolako jantokira. Haurrak euren familien zain egon ziren klasean, ondoren elkarrekin jantokira joateko. Egun batez gurasoek eta haien seme-alabek mahaia partekatu zuten Ikastolan bazkaltzeko.
