Armentia ikastolako bi ikasle Arabako bertsolari txapelketan
2022ko txapelketa hasi da eta Armentia Ikastolako bertso-eskolako 2 ikasle ari dira parte hartzen: Maddi Agirre eta Eukene de los Aires.
Bertxilika bertso-eskolak ibilbide luzea du Armentia Ikastolan. Bertsoaren mundua ezagutzen dute ikasleek bertan, eta jolasa hartuta ikasteko tresna gisa, hainbat esparrutan trebatzen dira: komunikazioa, sormena, bat-batean aritzea, inprobisazioa…
Bertso eskolaren jarduna jolasa da lana baino gehiago, finean, bertsoa ere hitzekin jolastea baita, mezu bat transmitituz. Beraz, errimekin, hitzekin, mezuekin eta abarrekin jolasten dute, era ezberdinetan. Adinaren eta nahien arabera, gehiago abiatzen dira jolasetatik edo inprobisaziotik, biak uztartzen saiatuz betiere.
