Txis pum Korrika!!

Bi urte luze eta gero, aurten bai KORRIKA ospatuko da. Ikastolako txikienek ere korrikaren bat egingo dugu hainbat ekintza landuz. 

Zaldiaran barruko patioan Euskal Herriko mapa jarriko dugu, bertan Korrikaren ibilbidea markatuko dugu eta egunero lekukoa aldatzen joango gara.

Bestalde bi urtekoek petoa gelan margotuko dute eta urte betekoak korrikaren abestiaz dantzatuko dugu gelan.

Eta bukatzeko, KORRIKA TXIKIA egingo dugu. 

GOAZEN DENOK KORRIKARA!