Armentxo Guraso Elkarteak jakitera eman du, Euskararen Eguneko jaia bertan behera gelditu dela.
Egun daukagun covid egoerak baldintzatuta, eta pena izugarriz, Armentxo Guraso Elkarteak erabaki du, ostiralean, hilak 3, 17:00tik aurrera ospatzekoaa zen Euskararen Eguneko jaia bertan behera uztea.
Aurtengo ospakizuna berezia izango zen, hainbeste hilabeteren ondoren, berriro elkartuko ginelako euskararen garrantzia nabarmentzeko jaian.
Gogo handiz egin dugu lan jai itzela prestatzeko, baina berriro ere, covid egoerak baldintzatuta eta arriskuak saihesteko asmoz, jaia bertan behera uzteko erabakia hartu dugu.
Baina, gogoratu Euskararen Eguna dela, eta Armentxotik ere,euskaraz bizitzera animatzen zaitugula, ahobizi edo belarriprest izan arren, euskara maite duzulako.
