2021eko urtekariko argazkiak prest daude dagoeneko
Ekainaren 7ra arteko epea dago 2021eko urtekariko klaseko argazkiak eskatzeko. Ikastolako familiek dagoeneko jaso duzue emailez prozeduraren berri.
Argazkiak ikastolaren webgunean ikus daitezke.
Argazkia nahi izanez gero, zuen seme-alaben tutoreari nahi dituzuen kopiak eskatu. Argazki bakoitzaren prezioa 3,5 eurokoa izango da (20 x 30 cm-ko argazkia) eta dirua zuzenean ikastolako kontutik hartuko da.
*Oharra: Bertan ikusi daitekeen argazkia ez da inprimatuko dena, bertan ikusteko baino ez baitago prestatuta.
