14 urte arteko gazteek bideo bidez beraien sormena erakusteko aukera izango dute Arabako bideo-kopla lehiaketan
Gasteizko udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, eta Araban euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bertso-kopla lehiaketa antolatu dute aurten lehendabizikoz Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aleak.
Norberak nahi duen estilo eta formatuan egin dezake bideoa, bakarka edo sei lagun arteko taldeetan elkartuta. Baldintza bakarra proposatutako gaiari erantzutea izango da: ikasturte xelebrea.
Bideoak bidaltzeko azken eguna abenduaren 3a izango da, eta jasotzen diren kopla guztiak ALEAren webgunean izango dira ikusgai. Jasotako bideo guztiekin lehiaketa abiaraziko da, eta jendeak botoa emateko aukera izango du, webgunean bertan.
Parte hartu nahi izatekotan, formulario hau bete behar da: https://labur.eus/bideo-kopla-lehiaketa
Oinarriak eta informazioa: https://alea.eus/araba/1604916723983-bertsoak-bideo-kopla-lehiaketa
