Auzolanean margotu dituzte hormak HH1 eta HH2ko hezitzaileek
Bizirik dago auzolanaren eredua Armentia Ikastolaren komunitatean. Joan den ostiralean, urriaren 16an, haien lan orduetatik kanpo, HH2ko korridoreko eta gelako hormak margotu zituzten HH1 eta HH2ko hezitzaileek.
Era boluntarioan egindako lan hau, hezitzaileek ikasleen ongizatearekiko eta Ikastolarekiko duten konpromisoaren eta atxikimenduaren adierazle da.
Eskertzekoa da gure komunitatea osatzen duten kideek gaur egun ere horrelako ekimenetarako grina izatea. Guztion artean egiten dugu gure Ikastola eta horrelako jarreren bitartez, gainera, erakusten dizkiegu gure Ikasleei transmititu nahi dizkiegun baloreak. Atsedenerako tartetxo bat ere hartu zuten koordinatzaileak prestatutako merienda jateko.
Eskerrik asko egindako ekarpenagatik auzolanean parte hartu zenuten guztiei, argazkian zaudetenoi eta ez zaudetenoi.
