Ikastolak energia berriztagarria sortzen eta kontsumitzen du

Uztailean ezarri genituen eguzki-plakak gure Ikastolako 2 teilatutan Goiener Taldearekin sinatutako hitzarmen baten ondorioz.

Inbertsioa Goiener Taldeak finantzatu du eta Ikastolak poliki-poliki ordaintzen du inbertsioa sortu bai baina kontsumitzen ez duen energiaren bidez. Urtean 59.388,97 kWh sortzea aurreikusten dugu eta sortutakoaren %90a guk geuk kontsumituko dugu. Honela, daukagun argindar kontsumoaren %38a geuk sortutakotik hornituko gara. Gainerakoa Goienerri erosiko diogu.

Proiektu honekin:

  • Ingurumena zaintzearen aldeko apustua egin du Armentia Ikastolak
  • Beste kooperatiba batekin elkarlanean dihardugu, eredu kooperatiboa indartuz
  • Elkartasun-mekanismoak sortu ditugu soberan daukagun energia beste erakunde batzuei salduz.