Skip to main content

Albisteak

Datorren asteartea hilak 25 arratsaldeko 17:30etan KUKU! Familia eskolako bigarren saioa egitera goaz. Lehen saiorako izen eman zuten guraso guztiei guk geuk helaraziko diegu informazioa baina …
Gogoratu patioaren diseinua lantzeko gurasoekin egin beharreko saio presentziala urtarrilaren 25ean egingo dela,  17:00etan Txantxalekuan. 
Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzendutako hitzaldi-zikloa antolatu du Armentia Ikastolak. Ikastolak hitzaldi hauen bidez familien bidelagun izan nahi du zuen seme-alaben heziketa-prozesuan, eta ekarpen…
Bigarren urtez, eta pandemiaren eraginez, ate irekien ezohiko eguna ospatu zen joan den larunbatean Armentia Ikastolan. Zailtasunak zailtasun, egun eder eta arrakastatsua izan zen bai guraso eta bai…
Asteko datuak: 38 ikasle ditugu konfinatuta. Hauez gain beste 55 ikasle daude positibo emanda. Langileen artean 9 positibo ditugu. Ikasleen artean %6,7a dago etxean eta langileen artean %8,5a
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak ikasbidaia egin ahal izateko lanean ari dira, eta horretarako diru-bilketa abiatuko dute, eurek diseinatutako arropa eta osagarriak salduz.
Patioa berritzeko lanketak aurrera darrai, eta hurrengo pausoa gurasoekin batera emango da, urtarrilaren 25ean 17:00etan Txantxalekuan egingo den saio presentzialean. Zaintza zerbitzua egongo da, haurrekin etorri beharra…
“Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu - gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, Ikastola utzi - eta - munduratzen direnean. Horretarako ari…
Garai zailak, arraroak eta zentzu askotan sinestezinak bizitzea egokitzen ari zaigu. Nork esan behar zigun, kasurako, seigarren olatu hau surfeatzen aritu beharko ginela urte bukaera honetan.
Momentu honetan 144 ikasle eta 8 irakaske ditugu etxean. Ikastolako 3 gela daude itxita. Azken asteak oso gogorrak izaten ari dira. Kasu positiboek nabarmen egin dute gora.
Sormenean Hezi, Kulturan Bizi lan-taldearen izenean Alaitz Amundarain Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta beste kide batek abenduaren 9an Legebiltzarrean parte hartu zuen Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan martxan dagoen…
Pasa den asteko Armentiberrin ikastolan jarri den Araba Euskaraz-en dendaren berri eman bagenizuen, oraingoan beste aukera batekin gatorkizue:  zure erosketak web orrialdearen bitartez egin ditzazkezu eta nahi duzun t