Skip to main content

Badator korrika

AURTEN KORRIKA BERRIRO ERE GUREKIN IZANGO DA. HITZEKIN LELOPEAN, GASTEIZEN APIRILAREN 1EAN SARTUKO DA ETA ARRATSALDEKO 7ETAN ARMENTIA IKASTOLAK LEKUKOA HARTUKO DU, OZIOKO GAZTELUAREN KALEKO 16. ZENBAKIAN. GORDE EZAZU DATA ETA ELKAR GAITEZEN DENOK EUSKARAREN ALDE KORRIKA EGITEKO.

1980an izan zen lehenengo KORRIKA, eta geroztik bi urtean behin Euskal Herri osoa bateratzen eta hunkitzen duen herri ekimenaz gozatzeko aukera izan dugu AEKren eskutik. 

2021ean ezin izan genuen euskararen aldeko ekintza erraldoia ospatu, baina 2022an hemen daukagu berriz ere, BADATOR KORRIKA!!!!

Aurten, HITZEKIN leloari jarraituz, Amurrion emango diote hasiera martxoaren 31n eta, 11 gau eta egunez bidea egin ostean, Donostian amaituko da.

Gasteizen apirilaren 1ean arratsaldeko 5etan sartuko da, eta 7etan Armentia Ikastolak ilusio handiz hartuko du testigua Ozioko Gazteluaren kaleko 16. zenbakian hasiko den kilometroan, gure nortasunaren ardatz den EUSKARAren aldeko alea jarriz.

Gurasoen Euskara Taldeak ez du aukera hau galdu nahi eta KORRIKAren etorrera ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu, familia giroan ikastolako haur, gazte eta gurasook arratsalde berezi horretaz elkarrekin gozatzeko:

16:30etan ikastolan giroa berotzen hasiko gara (merienda, photocall-a, musika, etab.)

17:30ak aldera kalejiran auzoko Dantza Plazara hurbilduko gara. Bertan zangoak berotu ostean, gure kilometrora gerturatu eta KORRIKAri merezi duen ongi etorria emango diogu, txalo, algara, irri eta HITZEKIN!!

Gorde ezazu data eta elkar gaitezen denok euskararen alde KORRIKA egiteko.

Bitartean, gozatu aurtengo kantarekin: 22. Korrikaren abestia (HITZEKIN)

Anima zaitez!!!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.