Skip to main content

Armentia Ikastolaren hitzaldi zikloa geratzeko etorri da

Lehenik eta behin, Agurne Barruso Ikastolako zuzendariak azaldu duenez, “helburu nagusia bete dela uste dugu, eta hori Ikastolako komunitateari eta Gasteizi gure ekarpena egitea besterik ez zen”.

Zentzu horretan, balorazioa positiboa da, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki. “274 pertsonek hartu dute parte, eta hitzaldiak pandemia betean egin direla kontuan hartuta, zifra hori ez da gauerdiko ahuntzaren eztula” gehitu du. Baina zenbakiez haratago, bada beste alderdi aipagarriago bat, jorratutako gaiek piztu duten interesa, hain zuzen ere: haurtzaroko beldurrak, gazteak eta sare sozialak, nola jarri mugak, nerabezaroa ulertu eta ezagutu…

"Azken finean", azaldu du Barrusok, "Horiek guztiak familien egunerokoan eragiten duten gaiak dira, ikasleak, elkarrekin eta ikastolan nola erlazionatzen diren azaltzen digutenak, eta horrek, hizlarien maila handiarekin batera, elkarrekiko ikaskuntza-dinamika oso interesgarria sortu du, bai eta esperientzia desberdinetatik partekatu eta aberasteko aukera eman ere".

Azkenik, Armentia Ikastolan otsailero hitzordu hori finkatzeko asmoa lantzen ari dira, eta hitzaldien zikloa gorriz markatuta egotea ikastetxeak urtero antolatzen dituen jardueren egutegian. Era berean, gurasoei, irakasleei, eta zergatik ez, ikasleei ere Armentiako Ikastolako komunitatearen interesekoak izan daitezkeen gaiak proposatzeko gonbita luzatuko zaie.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.