Skip to main content

Familientzako galdetegia, oraindik aukera daukazue!

Familia agurgarriak,

Aurreko ostegunean Gurasoen Euskara Taldearen galdetegi labur bat bidali genizuen. Oraindik bete ez baduzue, osatzeko gonbita bidaltzen dizuegu berriro. Epea martxoaren 2ra arte izango da zabalik, eta erantzuteko, esteka hau sakatu behar duzue:

https://forms.gle/ussbFmkruMeFx5156ç

Ikasturte hasieran taldea eratu ostean, familiak eta euskararen arteko harremanaren inguruko hausnarketa egitearen garrantzia ikusi genuen. Galdetegian jasoko dugun informazioa oso lagungarria izango da gogoeta prozesu horretarako eta taldean ezarri ditugun lan ildo batzuk aurrera eraman ahal izateko. Horregatik oroigarri hau bidaltzen dizuegu, bi minututako tartea hartu eta galdetegia bete eta bidali dezazuen.

Mila esker berriz ere,

GURASOEN EUSKARA TALDEA

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA