Skip to main content

Liburu ibiltaria 2022

Jarduerak era askotarikoak izan ziren. Izan ere, literatura, kirola, jolasa, musika, dantza eta artea izan ziren antolatutako ekimenen oinarri, beti ere auzolana bidelagun hartuta.

Urtea amaituta ikastoletan egin den balantzea oso baikorra izan da, eta hortaz, aurtengoan jarduera programa bateratuaren 2. edizioari ekin diote 2022ko ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolek.

Liburu Ibiltaria deritzon ekimenarekin eman zaio hasiera aurtengoari. Joan den ikasturtean egin zen modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 28 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburu ibiltariak kontatuko digun istorioak.

Egitasmoak DBHko ikasleak aintzat hartuta, praktika erakargarria mahairatu nahi du, euskaraz ongi pasatu, esperimentatu eta sormena lantzeko helburuaz. Halaber, Euskal Herriko ikastolen arteko elkarlana sustatu nahi da ikasleak euskararen baitan murgilduz. Euskalgintzari ere esperientzia bat, eredu bat eskaini nahi zaio.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.