Skip to main content

Albisteak

Aurten, iaz bezala, Armentia ikastolako II. Kober (bertsio) lehiaketa jarri dugu martxan DBHko euskara batzordetik. Iazko balorazioa oso positiboa izan zen, 12 bideo aurkeztu ziren.
0-2 urte bitartean kezkatzen duen gaietako bat erasoak dira. Eraso horien artean, atzaparkadak, bultzadak edo koxkak izaten dira nagusi. Umeek horrelako jokabideak izatearen arrazoiak azaltzea garrantzitsutzat ikusten dugu.
Jose Luis Landak,  Armentia Ikastolako aitonak, material birziklatuak erabiliz hainbat pieza egin eta Ikastola aurrealdean dagoen berdegunean kokatu zituen bere garaian. Tamalez, eta ez da gertatzen den lehen aldia,…
Hurrengo asteazkenean, martxoaren 16an, ikastolako KORRIKA Batzordearen bilera izango dugu, KORRIKAren inguruan antolatuko diren ekimenak aurkezteko eta guztion artean forma emateko. Denok gonbidatuta zaudete, ikasle,…
Arte Hezkuntza proiektua sormenerako eta adierazpenerako espazio bezala ulertzen dugu Armentia Ikastolan, diziplina artistiko ezberdinei lekua egiten diegularik bertan. Proiektu hauek ikasleek bizi dituzten barne prozesuei…
Inauterietako oporren ondoren 5 ikasle ditugu konfinatuta. 5ak positibo eman dute. Irakasleen artean 2 dira etxean ditugunak. Hauek ere 2ak positibo emanda.
Gaur, martxoak 4,  14:20etan,  BHko irakasleek eta ikasleek eta 16:30etan gainerako langileak eta gurasoak Ikastola aurrean 15 minutuko elkarretaratzea egingo dugu Ikastolako sarreran IPARRALDEAN ERE, AZTERKETAK…
Aurreko asteetan irinarekin esperimentatzen egon baginen, oraingoan beste elementu bat erabili dugu: Kartoizko kutxak eta ruloak.
Inauterietako festak ospatzeko bildu ginen ikastolako patioan aurreko otsailaren 25ean.
Armentxok antolatua, Martxoaren 15ean, euskaraz, eta 17an, gazteleraz, izango dira saioak. Araba gelan edo Aretoan izango dira eta bi ordu inguruko iraupena izango dute. 
Batxi 1eko ikasleek bigarren ebaluaketako azterketak amaitu dituzte eta ikasturte honetako bigarren erronkari ekiteko unea heldu da.
Otsailaren 22an, “Musikariak Ikastetxean” programaren barruan Mikel Urdangarinen bisita izan genuen Armentia Ikastolan. Orain bi ikasturte hasitako programak, sekulako arrakasta izan du Euskal Herrian, eta ikasturte batez…