Skip to main content

Esperimentazio saioekin jarraitzen dugu Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan

Aurreko asteetan irinarekin esperimentatzen egon baginen, oraingoan beste elementu bat erabili dugu: Kartoizko kutxak eta ruloak.

Esperimentazio saio honekin hainbat helburu landu nahi izan dira: Egunerokotasunean erabili daitezkeen material ezberdinei erabilera ematen ikastea, forma ezberdinekin jolasten ikastea, eta ontzi aldaketan jolasteko beste modu bat ikastea. 

Hasieran material erakagarria ez bazirudien arren, denbora pasa ahala haurrek material honekin gero eta hobeto jolastu eta esperimentatu dute, eta saioaren helburu ezberdinak lortu direla baieztatu daiteke.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.