Skip to main content

Zer gertatzen da gure seme-alabek koxka egiten dutenean?

0-1 urte bitartean koxka egitea esploratzeko bidea da haurrentzat. Adin honetan haurrak ez dira kontziente besteari mina egiten diotela eta komunikatzeko modu batekin erlazionatzen dute, haien behar bat asetzeko hain zuen. Baita ere, gerta liteke hortzak ateratzeak sortzen dien mina arintzeagatik koxka egitea.

1-2 urte bitartean komunikatzeko era bat bezala erabiltzen dute gehiengoan, bat-bateko ekintza bezala gauzatuz. Askotan ez dakite gauzak nola partekatu eta estresa edo frustrazioa bezalako sentimenduak dituztenean ekintza hauek burutzea suposatu dakieke.

Hona hemen, ekintza hau burutzen denean esku hartzeko gomendio batzuk:

  • Helduaren esku-hartzea une horretan egin behar da.
  • Ez zaio haurrei koxka egin behar zenbat min egiten duen erakusteko.
  • Bere ekintzei hitza jarri behar zaie: “mina egin duzu” “laguna negarrez dago”
  • Bere sentimenduei hitza jarri “badakit haserre zaudela”
  • Gehiegizko atentzioa emateak ekintza areagotzea suposa dezake
  • Elkar eragiteko alternatibak erakutsi “laztantzea gehiago gustatzen zaio”, “koxka eginnahi baduzu beste toki baten egin ezazu”.
  • Ekintza gauzatu duten elementu ezberdinak behatu arrazoia ongi ezagutzeko eta hobeto esku-hartzeko (denbora, espazioa, ume kopurua, zergatia, argitasuna...).

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.