Skip to main content

Mikel Urdangarinen bisita Musikariak Ikastetxean programaren barruan

Otsailaren 22an, “Musikariak Ikastetxean” programaren barruan Mikel Urdangarinen bisita izan genuen Armentia Ikastolan. Orain bi ikasturte hasitako programak, sekulako arrakasta izan du Euskal Herrian, eta ikasturte batez zain egon behar izan gara Ikastolan sortzaile bat zuzenean ezagutu eta berarekin eta bere musikaz gozatu ahal izateko. 

Batxi 1. eta 2. mailako Arte Hezkuntzako ikasleekin 90 minutuko bi saio eskaini zizkigun Mikelek. Bertan, bere hasierak eta ibilbidean zehar izan dituen esperientziak partekatu zituen  eta hainbat abesti zuzenean entzuteko aukera izan genuen. 

Ikasleekin abesti baten sorkuntza bideratu eta hainbati, musikariak direnei batez ere, berarekin batera abesti bat jotzeko eta musika-tresna ezberdinekin esperimentatzeko aukera eskaini zien.

Azken albisteak

Indartu euskara Agerrean! Eskatu zure saskia azaroaren 12a baino lehen!
Bizpahiru urtez bikote bera izango dute, euskarazko harremana sustatzeko.
Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.