Albisteak
Guraso eskolan parte hartzeko izena eman genuen gurasoak bildu gara eta Udalak bidalitako psikologoaren laguntzaz, aurtengo bileren ardatz izango diren gaiak eta bileren egutegia adostu dugu.
Aste honetan ez da ez positiborik ez konfinaturik izan ikastolan.
Dakizuenez, Armentiberrin kontatu dizuegulako, Urriaren 23an auzolana burutu genuen. Pasa den astean argazki sorta erakutsi genizuen bezala, gaur bideoa eskaintzen dizuegu.
Ikastola aurreko lorategia lekuz aldatu dugu, asteburuetan txikizioak jasaten zituenez. Kokagune berrian haurrak jolasean aritzen dira eta gurasoei ohartarazi nahi dizuegu, haurrak bertan daudenean zuen ardurapekoak direla…
Irati Salazar eta Ander Gonzalez de Mataucok harrera txokoa atondu dute eserleku batzuen bidez. Eurekin hitz egin dugu asmoaren berri eman diezaguten:
Bileron helburua egokitzapenaren inguruko hausnarketa sakona egitea eta informazioa elkartrukatzea da, gurasoen zalantzak, hobetzeko proposamenak eta beste edozein ekarpen jasotzeko.
Zuetariko askok ezagutuko duzue Maite Santos. Idazkaritzan lan egiten du eta telefonoa hartu, galderak erantzun, ikastolaren eguneroko zalantza eta korapilo askoren martxa kudeatzen du. Galdera batzuk egin dizkiogu, bere…
Gero eta gehiago zarete Armentiberrin zuen albistea publikatzeko gurekin harremanetan jartzen zaretenak.
Aste honetan ez dugu positiborik baina konfinatu kasu bat dago ikastolan.
Urtero bezala, dagoeneko martxan dago aurtengo gabonetako Errigorako kanpaina.
Ariznabarra auzoan eragile ezberdinen parte hartzeaz, Gizarte Etxeko kalean horma-irudi komunitarioa prestatzen ari dira eta gu ere bertan gaude.
Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta. Horiexek dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian parte hartuko duten artistak.
Pagination
- Previous page
- 62 orria
- Next page