Skip to main content

Albisteak

31 urte daramatza ‘Ikastola’ aldizkaria ikastolez, pedagogiaz eta hezkuntzaz hitz egiten. Orain, azalez eta mamiz berrituta dator.
LHko ikasle nagusienak LHko txikienekin eta HHko 4 eta 5 urtekoekin elkartzen dira, bakoitzak lagun batekin, euskaraz harremantzeko eta kidetzeko helburuarekin.
Herrialde bat ezagutu nahi badugu, sarritan bere gastronomiarengana jotzen dugu. Kasu honetan, pizzak egin dituzte HH5eko gela guztiek, Italia ezagutzen ari direla aitzaki. Bapo-bapo!
Txinga lasterketa, lokotx bilketa, sokatira, aizkolaritza… Zerrenda luzea da Herri Kirolen modalitateena, eta horien birpasoa egiteko aukera izan dute; baita bat edo beste probatzeko ere.
Azken orduan animatzen zaretenontzako, mahaiak jarriko ditugu izen-emate orriekin, datorren astean, hilaren 18an eta 19an, ikastolaren kanpoaldean.
‘Udazkena’ gaia lantzen jarraitzen dute gelan, eta horregatik, oraingoan, ikastolatik ateratzeko eta gure inguru naturala ezagutzeko unea iritsi zaie. 
Euskaraldia, Euskararen Eguna... Oraindik hitzorduak geratzen zaizkigu gure hizkuntzan bizitzeko gogoa aldarrikatzeko. Horregatik, 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' produktuak gerturatu nahi dizkizuegu, aurten ere.
Urriaren 20 eta 27an izango dira, eta ikasleei zein gurasoei zuzenduta daude. Miren Rosek gidatuko du, eta, parte hartzeko, galdetegia bete behar duzue. Zaintza eta itzulpenginta zerbitzua izango da.
Ohiko modu presentziala berreskuratuko du 2006tik egiten den Kross-BTT ekitaldia. Aurtengoa 16. edizioa izango da, eta betiko kategoriak mantenduko dira: hiru lasterketa (txikia, gaztea eta seniorra) eta BTT familiarra.
Eskupilota talde berria sortu da LHn. Bestalde, ohi dugun moduan, euskal kulturaren aldeko ekintzak antolatzen eta sustatzen jarraitzen dugu: Euskal Dantzak, trikitixa eta bertsolaritza.
Estanpazioak egiten aritu dira HH4D gelakoak. Oinak esku-margoarekin busti dituzte, eta udazkeneko murala osatu dute, entzunaldiez lagunduta.
Zabalgana gizarte-etxearen 5. urteurrenaren harira, besteak beste, emakumezkoen 4x4 boleiboleko txapelketa antolatu dute asteburuan. DBH 1eko hiru taldek parte hartu dute.