Skip to main content

Albisteak

Apirilean Bihar prozesua Ikastolan abiarazi genuen, prozesua zertan datzan azaldu eta galdetegia helaraziz. Zeintzuk dira Ikastolaren oinarriak? Zein da Ikastolok euskal gizarteari egin nahi diogun ekarpena?
Tapia eta Leturiaren “Hik lan eta nik jai” abestiari hitzak zertxobait aldatu dizkiogu Armentia Ikastolan, eta joan de larunbatean auzolanean aritu ginen goizean goizetik, ondoren Ikastolaren jaia egiteko.
Segurtasuna lantzera joan dira 5.mailako ikasleak Agirrelandara. Udaltzaingoarekin eta suhiltzaileekin formazio saio aberasgarri bat jasotzeko aukera izan dute.  
Azkenengo bi ikasturteak eta gero, aurten gogoz hasi ginen lanean Armentxoko juntan parte hartzen dugunok. Ekintza desberdin ugari antolatzeaz gain, Ikastolako eragile desberdinekin eskuz-esku lan egin dugu.
Oraindik ere izena emateko aukera daukazu. Armentxok antolatzen duen ekintza hau bi egunetan egingo da: maiatzak 17, gazteleraz, eta maiatzak 24, euskaraz, biak 17:00tan.Ez izan zalantzarik eta izena eman: 
Pasa den asteko Armentiberrin maiatzaren 13an Egingo den Azoka Solidarioaren berri eman genizuen. https://armentiaikastola.eus/eu/berria/3898
"Lanbideak" gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, zer hobe gurasoak beraien bizipenak kontatzera etortzea baino!
Jantokian Bor-bor metodoaren inguruko lanketa abiatu zen aurreko astean hainbat saio dinamiko ezberdinekin. Lan prozesu honen garapena aurrera eramateko eta hurrengo fasera pasatzeko online galdetegiak eta bestelako ekintza…
Opor aurretik aurreratu genuenez, aurten udako zerbitzuak uztailaren 15erarte luzatuko dira eta bertan izena emateko epea maiatzaren 20rarte egongo da zabalik.
Armentia Ikastolak gure komunikazioaz arduratuko den pertsona kontratatu nahi du. Ikastolaren balio eta proiektuarekin bat egiten duen pertsona bilatzen dugu. Taldean aritzeko gaitasuna eta gogoa daukana.
Azken bi urteetan itxita egon da patioa eskola-orduz kanpo. Datorren astelehenetik aurrera irekita egongo da 16:45etatik 18:30etara.
Opor aurretik 6.mailako bi gelek izan zuten ikastaroa, ordubeteko iraupena izan zuena, eta aste honetan falta zen gelak izan du.