Skip to main content

‘Ezinezko misteriotsuak’ magia ikuskizuna familientzat

Oraingo honetan, GEU elkartearen eskutik, Igandeak Jai, familia giroan euskaraz ekimenarekin gatoz. GEU elkarteak IGANDEK JAI, familia giroan euskaraz egitasmoa abian jarri zuen orain bost urte, euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz. Gasteizko hainbat auzotan garatu den egitasmo honetan haurrei zuzenduriko ikuskizunak (antzerkia, magia, pailazoak, ipuin-kontalariak...) eta ekintza desberdinak (eskulanak, jolasak...) uztartzen dira. 

Armentia ikastolak 2020ko otsailean antolatu zuen IGANDEAK JAI saioa azkenekoz; aurten, otsailaren 26an, Ezinezko misteriotsuak magia ikuskizun eta tailerrekin bueltatuko gara. Familian, lagun artean eta euskaraz igande arratsalde ezinhobea igarotzeko aukera eskaintzen digu GEU elkarteak gure ikastolan. Gasteiz osora zabaldu eta animatu parte hartzera!

Azken albisteak

Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egun paregabea pasa dugu ikastolan!