Skip to main content

Harro egoteko moduko harrobia bertsolaritzan

Asteburuan jokatu zuten Arabako Bertso Kuadrilla Arteko lehenengo finalaurrekoa. Agurainen izan zen, Zabalarten, eta gure ikastolaren ordezkari bikainek (Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires) Aramaioko Izena pentsau bida taldearekin lehiatu ziren.

Barre algaren artean eta giro atseginean, gaiak jartzen aritu zen Irati Martinez. Harekin batera, hiru epaile, bertsolarien lana aztertzen: Iker Elexpuru (Izena pentsau bida), Txomin Elorza (Bertxilika) eta Ainhoa Aizpurua (Arabako Bertsozale Elkartea).

Talde bakoitzaren agurraren ostean, taldeka aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan eta hirunaka koplan eta asmakizunean.

Azkenean, Izena pentsau bida taldeak garaitu zuen, sailkatutako lehen taldea bihurtuta. Hurrengo bi finalaurrekoak Bastidan eta Murgian jokatuko dira, datozen bi asteburuetan. Finala, berriz, martxoaren 25ean izango da, Laudion. Tamalez, gureek hurrengo kuadrilla artekora arte itxaron beharko dute. Edonola ere, lan bikaina boskote!

Abra saria

Ordezkapen bikaina izaten jarraitzen dugu; izan ere, Maddi Agirre BATXI 2ko ikasleak Abra Saria irabazi berri du. Algortako Azebarri Kultur Txokoan izan zen bertsolari gazteen txapelketa duela bi asteburu (otsailaren 17an), eta Maddi Aiestaran beasaindarrarekin jokatu zuen buruz burukoa. Zorionak, Maddi!

Hementxe uzten dizuegu txapeldunaren agurra: Abra Saria - Maddi Agirre

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.