Skip to main content

Guraso Eskolen 27. Topaketa izango da martxoaren 4an

Gasteizko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak Guraso Eskolen taldeekin batera antolatuta, Guraso Eskolen 27. Topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte Armentxok.

Hitzordua martxoaren 4an izango da, larunbatean, 17:00etan, Europa jauregiko Maria de Maeztu aretoan. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Aurten Estibaliz Linaresek hartuko du parte, Infancia y adolescencia 3.0 Qué ven, qué hacen y cómo se relacionan… ¿Cómo les acompañamos? hitzaldiarekin. Moderatzailea Eduardo Portilla izango da. Hemen ikusi ahal duzue programa

Ekitaldi hau publiko guztiari irekia da, nahiz eta ikastolako guraso eskola taldean ez egon.

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.