Skip to main content

Patioa eraldatzeko taldeak laguntza behar du

Ikasturte hasieran, ikastolako patioaren eraldaketarako talde bat martxan jarri zen. Talde hau egiten ari den ekintzen artean, era partehartzailean burutu behar den eskuhartze bat nabarmendu behar dugu gaur.

Garaionen Araba BiziBizia proiektuarekin elkarlanean, bizirik dauden eraikuntza berdeak sortuko dituzte, zume bizia erabiliz. Umeentzako elkargune berde eta biziak sortzea da helburua: jolasguneak, lasailekuak… Hau guztia egiteko, prozesu parte-hartzaile bat martxan jarri dute, eta hiru ildo uztartzen dira: natura, sormena eta ondarea (natura, artea, auzolana, lanbide zaharren garaikidetasuna…).

Zume biziko estruktura horren sormenerako lehen urratsak emango dituzte gaur LH5eko ikasleek; hala ere, estruktura ezingo da egun bakarrean bukatu, eta, gainera, helduen parte-hartzea eskatzen duten eskuhartzeak beharko ditu. 

Hori dela eta, landaketa egunerako zuen laguntza eskatu eta bihar, martxoaren 4an (larunbata), egingo dugun auzolanera gonbidatu nahi zaituztegu, ikasleek hasitako lana bukatzeko. Goizeko 9:30ean hasiko gara, eta hamaiketakoa ekartzea gomendatzen dugu, eguna aprobetxatu eta bazkalordurako bukatutzat emateko.

Zuen parte-hartzea ezinbestekoa dugu. Laguntzera etortzeko aukera izango duzula uste baduzu, bete ezazu ondorengo galdetegia, mesedez: "Zume bizia" estruktura AUZOLANA (Martxoak 4)

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.