Skip to main content

Martxoan, zatoz ikastolara filmak euskaraz ikustera

Guraso Euskara Taldea neguko arratsalde hotzei aurre egiteko plan batekin dator. Martxoko ostiraletan, 17:00etatik aurrera, Zinema Euskaraz izango da ikastolako aretoan.

Umeei zein familiei, adin guztiei zuzendutako film bat ikusteko aukera izango da datorren astetik aurrera, euskaraz, nola ez! Hauek izango dira hitzorduak:

  • Martxoak 3: Izotz Aroa 1
  • Martxoak 10: ez da zinemarik egongo. Egun horretan, GEU elkartearekin batera antolatuta, Juegos en familia y en euskera ekimena izango dugu, 4 urtetik gorako umeentzat eta haien gurasoentzat.
  • Martxoak 17: Azti-txikia
  • Martxoak 24: Asterix eta Obelix Britainian
  • Martxoak 31: Stuart Txikia (Stuart Little)

Animatu eta etorri elkarrekin arratsaldea pasatzera!

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.