Skip to main content

Armentia Ikastola, mugikorrik gabeko gunea

Irailaren 9tik ezin da erabili ikastolako eremuetan. Ikasleak helburu izanik, helduak eredu izan nahi dugu neurri honen bidez, eta pribatutasuna zaindu.

Irudia
GurasoakMobilakTxaloka

Denbora luze daramagu mugikorren erabileraren aurrean konpromisoak hartzeko bidean. Kezkaz bizi dugu egun horrekin gertatzen ari dena, eta ikastolan hainbat neurri hartu izan badira ere, garrantzitsua ikusten dugu gure ikasleen eredu garen helduok antzeko bizikidetza-neurri batzuk izatea. Izan ere, gai honen garrantzia transmititu ahal izateko, ezinbestekoa ikusten dugu geure buruei irizpide berdinak ezartzea.

Era berean, gure kezkaren zamari beste kontu bat gehitzen zaio: ikus-entzunezkoen hedapena. Gaur egun edozein unetan edozein umeri argazkiak edo bideoak ateratzeko ohitura barneratu dugu, bertan agertzen diren pertsonen baimena kontuan hartu gabe.

Hori guztia dela eta, Armentia Ikastolan Mugikorrik gabeko gunea kanpaina abian jarri dugu hasi berri den ikasturte honetan. Honen bidez, buruz buruko harremana indartu nahi dugu, geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari baita ikastola barruan eta inguruan gaudela gure sakelako telefonoa gainean eramatea eta erabiltzea, inguruko pertsonekin harremandu beharrean.

Irudia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Horrez gain, lehen komentatu bezala, gehiegi errepikatzen ari den irudia ikusten ari gara familia artean: haurren ikuskizunak, ekitaldiak eta mota horretako hitzorduak telefonoarekin grabatzea, zuzenekoaz disfrutatu beharrean, eta gainerako adin txikikoen pribatutasuna arriskuan jarriz. Ekimen honen bidez, egoera horretan helduok dugun ardura azpimarratu nahi dugu, gure esku baitago hori guztia zaintzea.

Kanpainaren lehen urratsa laister ikusiko dituzuen seinale identifikagarriak eta mugikorren erabilerarako dekalogoa izan dira.


 

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip