Irailaren 28an, Ez Ohiko Batzarra
Hilabetea ixteko eta ikasturteari hasiera emateko, Armentia Ikastola Kooperatiba Elkarteak Ez Ohiko Batzarra izango du.
Gure kooperatibaren Estatutu Sozialen 29. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Ikastolako Kontseilu Errektoreak Armentia Ikastola Kooperatiba Elkartearen Ez Ohiko Batzar Nagusira dei egiten dizu. Batzarra 2023ko irailaren 28an, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenean, egingo da gure erakundeak Gasteizko Gaztela Atariaren 101.ean duen egoitzako Areto Nagusian.
