Zuengandik gertuago, ArmentiBerrin eta Telegramen
ArmentiBerri buletina itxuraz aldatuko dugu, eta jasotzeko modua ere berrituko dugu. Bestalde, Telegramen ere izango gara gutxi barru.
Gurean gertatzen direnak zabaltzeko bideak aldatzen ari gara ikastolan. Alde batetik, ArmentiBerri ostiraletako buletinaren bidalketa prozedura aldatuko dugu, eta guk sortutako newsletter baten bidez egingo dugu. Harpidetzeko, bete hurrengo galdetegia:
Bestalde, Telegramen difusio-kanala sortuko dugu, berri guztiak zuzenean zuen telefonoetan jaso ahal izateko. Prest egon bezain laister, bat egiteko lotura partekatuko dizuegu.
