Zabalganako Gizarte Etxeak hartuko du Laburbira zirkuituaren geldiunetako bat
XX. edizio honetan, Euskal Herrian ekoiztutako zazpi film-labur eskainiko dituzte, 32 herritan. Tartean, gurera martxoaren 24an iritsiko dira.
Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, Laburbirak, 20 urte betetzen ditu aurten. 2023ko edizio honetan, zazpi film-laburrez osatutako bilduma eskainiko du, eta 32 herritan egingo du geldiunea. Gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean eskainiko da.
Gure kasuan, Euskal Herri osoan ekoitzitako ikus-entzunezko horiez gozatzeko parada martxoaren 24an izango dugu, ostirala, 19:00etan. Zabalgana Gizarte Etxean eskainiko dute 80 minutu inguruko film-labur sorta, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
