‘SUTAN’ ikuskizuna, azaroaren 25ean, Bilbon
Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, ‘SUTAN’ ikuskizuna eskainiko dute Bilbon datorren astean. Sarrerak salgai dira antzokiaren webgunean edo takilan.
Gogoratu nahi dizuegu Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldirako ‘SUTAN’ musikala antolatu dutela Bilbon. Jaso ikastolaren eskutik dator, eta haiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu. Datorren azaroaren 25ean, ostiralean, izango da hitzordua, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 19:00etan.
Sarrerak salgai dituzue antzokiaren webgunean edo takilan.
