Abian dira asteburuetako partiduak

Eskolaz kanpoko ekintzak martxan dira, eta horiekin batera astebururo izango diren partiduak. Larunbatean jokatuko dira, besteak beste, voley eta eskupilota taldeei dagozkienak.

Ikasturtearen martxa guztiz hartuta dago, eta eskolaz kanpoko ekintzek ere erritmo horretan dabiltza. Aurreko astean topaketak izan ziren; aste honetan LH3 eta LH4koen txanda izango da. Azaroaren 5ean izango dute hitzordua, eta ur-jolasak egingo dituzte, Judimendin.

Partiduei dagokienez, urrian hasi ziren voley taldekoak jokatzen, eta asteburu honetan eskupilota eta saskibaloi taldeak abiatuko dira.

Irudian duzue ikusgai larunbateko egitaraua.