"Aro digitalean heztea. Pantailen erabilera 5 urtetik beherako haurrengan" hitzaldia

Armentxok antolatua, Martxoaren 15ean, euskaraz, eta 17an, gazteleraz, izango dira saioak. Araba gelan edo Aretoan izango dira eta bi ordu inguruko iraupena izango dute. 

Udalak "Hiri Hezitzailea"-ren markoan antolatzen duen ekintza izanik, horrela deskribatzen digute hitzaldia: "Teknologia berriak gure gizartean modu integralean sartu dira, eta gaur egun haurrek ia sarbide unibertsala dute. Horrek kezka sortu du erabilera desegokiak haurren bizitzako lehen urteetan sor ditzakeen eragin eta ondorioen inguruan; horren harira, badaude 5 urtetik beherako haurrek gailu elektronikoekin harremanik ez izatea gomendatzen duten hainbat ikerketa eta azterlan zientifiko."

Interesaturik bazaude, izen-ematea bete:   https://forms.gle/5ynBVc8cBi7oeQvQ6

Fitxategia: